Mondragon Unibertsitateak ezin izan du Fundacion Bilbao Basket garaitu

0
161

Gure taldea gaur ez da fin ibili hirukoetan, eta 26 saiakeretatik 4 soilik saskiratu ditu. Hala ere, Ointxek borrokatu egin du, baina azkenean garaipena bilbotarrentzat izan da (65-77). Datorren jardunaldian partidua Burgosen.

Irudia: Ointxe!

Julen Berrocal entrenatzaileak ondoko bostekoa kantxaratu du partiduari ekiteko: Txomin Ayastui, Martxel Balanzategi, Andoni Atxa, Aitzol Lagunilla eta Martin Buesa.

Lehia parekatua izan da eta lehen laurdena esaterako 14 eta 19 markagailuarekin bukatu da. Etxekoen artean saskiratzailerik onena gaurkoan Martxel izan dugu, 20 punturekin.

Atsedenean markagailua 30-39koa izan da, eta hirugarren laurdena oso parekoa izan da, baina gaurkoan MU hirukoetan huts gehiegi egin ditu: 26 saiakeretatik 4 saskiratze soilik.

Azken laurdenean bilbotarrek errentari eusten jakin izan dute, eta 65-77 irabazi dute. Gaurko gauzarik onenetako bat izan da Eneko Munarriz Bidegain gazteak zenbait minutu jokatu ahal izan dituela.

Ointxe sailkapeneko hirugarren postuan da 31 puntu lortuta, eta datorren jardunaldian Grupo Santiagoren aurka jokatuko du Burgosen, aupa Ointxe!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen