Mondragon Unibertsitateak ezin izan du Easo liderra garaitu (43-59)

0
345

Ointxek bigarren laurdenean aldea murriztea lortu du, eta atsedenean markagailua 24-28koa zen. Alabaina, gaurkoa ez da gure taldearen eguna izan. Datorren jardunaldian Deustuko Unibertsitatea-Loiola-Indautxuren aurka jokatuko du.

Norgehiagoka gaur arratsaldean jokatu da Aretxabaletako Ibarra kiroldegian, eta ikus-entzule mordoxka bat erakarri du.

‘Arri’ entrenatzaileak ondoko bostekoa kantxaratu du lehiari ekiteko: Nefer Leon Ruiz, Izar Bedia Delgado, Naroa Zabala Gabilondo, Nerea Uribarren Machuca eta Oihane Sarasti Garikano.

Lehen laurdena donostiarrentzat izan da (12 eta 19) baina bigarrenean Mondragon Unibertsitateak aldea murriztea lortu du, eta atsedeneko markagailua 24 eta 28koa izan da.

Alabaina, gaurkoa ez da izan gure taldearen partidurik onena, eta Donostiako taldea nagusitu da, azken emaitza: 43 eta 59. Ointxe sailkapeneko 7. postuan da, eta datorren jardunaldian Deustoko Unibertsitatea-Loiola-Indautxuren aurka neurtuko ditu indarrak Bilbon, aupa Ointxe!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen