Mondragon Unibertsitateak ezin izan du 2023/24a garaipen batekin hasi

0
203

Gure taldeak 71 eta 85 galdu du Bilbao Basket Fundazioaren aurka, bilbotarrek biko jaurtiketen %71 saskiratu dutelarik. Datorren jardunaldian Julen Barriocanalen taldeak Santurtzin jokatuko du.

Ointxeko gizonen taldeak denboraldiko lehen partidua jokatu du gaur arratsaldean, Iturripen, EBAko ‘oilar’ baten aurka.

Bilbao Basket Fundazioak batez ere bigarren laurdenean lortu du markagailuko aldea handitzea (28 eta 42), eta biko jaurtiketetan oso eraginkor aritu da.

Hala ere, Julen Barriocanal entrenatzailearen taldeak ez du amorerik eman eta aipatzekoak dira adibidez Miguel Zamora fitxaketaren estatistikak:

19 puntu saskiratu ditu, 9 errebote jaso ditu, 3 baloi berreskuratu ditu eta 22 puntuko balorazioa eskuratu du. Tamalez, baina, Bilboko taldea 71 eta 85 nagusitu da.

Partiduak jokalari gazteenek ere esperientzia lortzeko balio izan du, eta entrenatzaileak Aspizua, Errasti eta Perez ere kantxaratu ditu. Datorren jardunaldian beste derbi bat izango du Mondragon Unibertsitateak, Santurtzin, aupa Ointxe!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen