Mondragon Unibertsitateak ezin izan dio Tabirakori irabazi Iturripen

0
181

Mondragon Unibertsitateak ezin izan dio Tabirako Baque taldeari irabazi gaur arratsaldean Iturripen. Durangoko taldeak 63-72 irabazi du partidua. Lehen laurdena oso parekatuta egon den arren (20-20), bigarren laurdenean Tabirakok ihes egin du markagailuan, eraso onak eginez. Mondragon Unibertsitatea ez da bere jokoa gelditzeko gai izan, Iñaki Ogaran ‘Arri’k taldean aldaketak egin dituen arren. Ondorioz, atsedenaldira joan dira markagailuan 30-45 emaitzarekin.

Bigarren zatian, Arrasateko taldeak amore eman ez duen arren, Tabirakok lehen zatian lortutako abantaila baliatu du, eta garaipena lortu du. Mondragon Unibertsitateko saskiratzaile nagusiak, 13 punturekin, Izar Bedia eta Naroa Zabala izan dira.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen