Mondragon Unibertsitateak Euskal Kopako bigarren partidua jokatuko du igandean Iturripen

0
156

Easo Bodegas Muga izango du aurrean, eta zaleek partidu ikusteko aukera izango dute.

Mondragon Unibertsitateak urriaren 4an, igandean, Iturripe kiroldegian jokatuko du bere lehen partidu ofiziala etxean. Easo Bodegas Muga izango du aurrean Euskal Kopako bigarren partiduan, Gasteizen Baskoniaren aurka irabazi eta gero.

Partidua arratsaldeko 18:00etan hasiko da, eta klubetik jakinarazi dutenez, publikoarekin jokatu ahal izango da. Hori bai, edukiera 64 pertsonakoa izango da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen