Mondragon Unibertsitateak Euskal Kopako 2. partidua jokatuko du larunbatean Donostian

0
281

Josean Gasca kiroldegian jokatuko du EASOren aurka arratsaldeko 20:00etan.

Testua: Jose Maria Balzategi. Argazkia: MB artxiboa.

Igandean Zarautzen aurka 81-58 irabazi ostean, larunbatean sailkapen fasea itxiko du Mondragon Unibertsitatea larunbatean Donostian Easo Bodegas Muga taldearen aurka. Partidua arratsaldeko 20:00etan hasiko da Josean Gaska kiroldegian. Igandean berriz, Zarautz eta Easoren arteko partidua jokatuko da.

Beste sailkatze multzoan, Santurtzik Leioa mendean hartu zuen etxetik kanpo lehen jardunaldian, eta asteburu honetan Baskonia izango du aurrean. Partidu horietatik aterako dira Lauko finala jokatuko duten lau taldeak, irailaren 11n eta 12an, Santurtzin.


Mondragon Unibertsitateak Easoren aurka jokatuko duen partiduari dagokionez, denboraldi honetako bi fitxaketa jokatzeko aukera izatea espero da: Orue eta Iglesias, eta Andoni Atxa harrobiko jokalaria, lesio batengatik Zarautzen aurka jokatzerik izan ez zuena.

Joan den igandean Zarautzen aurka jokatutako partiduan taldeak eman zuen irudia oso ona izan zen, eta Eneko Matak minutuak eman ahal izan zizkien klubeko bigarren taldeko jokalari askori.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen