Mondragon Unibertsitateak etxeko 1. partidua ere irabazi du: 103-90

0
832

‘Arri’ren taldea aurretik izan da markagailuan minutu askotan, publikoa lagun, baina Antigua-Luberri taldeak gauzak zail jarri dizkio. ‘Arri’k azaldu du “momentuz taldea eraikitzen ari garela”.

Goiko argazkia: Angel Ayastuy.

Ointxeren 2. Maila Nazionaleko taldeak, lehen jardunaldian irabazi ostean, etxean debuta egin du gaur arratsaldean.

Publikoa harmailetan izan da, eta etxeko taldeak arerio gogor bat izan du aurrean: Donostiako Antigua-Luberri. Gaurko partiduan aritu dira:

  • Maren Vazquez Irizar
  • Nerea Kabue Ruiz de Azua
  • Naia Badiola Iriarte
  • Izar Bedia Delgado
  • Naroa Garai Markuleta
  • Jessica Louro Ferreira
  • Ane Arrillaga Echeverria
  • Oihane Sarasti Garikano
  • Ane Gorosabel Espinosa
  • Naroa Zabala Gabilondo
  • Haizea Apellaniz Otxoa de Retana
  • Ane Ayuastuy Uribe Etxebarria

Mondragon Unibertsitatea minutu gehienetan aurretik izan da markagailuan, laurdenetako amaierako markagailuek erakusten duten bezala:

23-21, 53-42, 77-64 eta 103-90. Ikus daitezkeenez ere, gaur erasoa defentsari gailendu zaio.

Luberri-Antiguak eskarmentudun jokalariak dauzka, eta partiduaren amaierarako 4 minutu faltan, markagailuan hurbildu dira. “Baina mentalki gogor aritu gara, jarraitu dugu gure jokoan sinesten, eta garaipena lortu dugu”.

Iñaki Ogara Ortiz de Arri entrenatzaileak nabarmendu du “momentuz taldea eraikitzen ari garela, eta ez dakigu non dagoen gure goren puntua”.

Baloratu du “jokalariak izugarrizko lana egiten ari direla, eta horrek jokoan isla daukala. Alai eta esfortzu handiz entrenatzen gabiltza”.

‘Arri’k eskerrak eman dizkie Iturripera bertaratu diren zaleei: “Taldeak nabaritu du, zale dezente izan dira eta pozik gaude lehen partidua izanda. Izan ere, gure beste helburu bat da zaleek gurekin gozatzea eta eurei ikuskizun polit bat eskaintzea”.

Orain arteko bi partiduetatik biak irabazi dituzte, “eta hori pozgarria da baina eraikitzen gara, pazientzia behar da beraz”.

Datorren jardunaldian Atletikoren aurka jokatu du Donostian: “Liga honetako taldeek Euskadiko klub handienak dituzte, eta guretzat garrantzitsua izango da eraikitzen eta irabazten jarraitzea”. Aupa ekipo!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen