Mondragon Unibertsitateak eta Somorrostro Prestakuntza Zentroak hidrogeno-industriari buruzko prestakuntza bultzatuko dute

3
338

Raül Blanco Industria eta ETEetako Idazkari Nagusi eta EOI Fundazioko presidenteak, Emiliano López Atxurra Petronorreko presidenteak, Vicente Atxa Mondragon Unibertsitateko Errektoreak eta Javier Laiseca Somorrostro Prestakuntza Zentroko zuzendariak hidrogeno-industriaren arloko prestakuntza programa bat abian jartzeko akordioa sinatu dute gaur Bilbon.

Hauxe da eremu horretan abiaraziko den lehenengo ekimena da eta, zalantza izpirik gabe, funtsezko eginkizuna beteko du hidrogenoaren ekonomiaren garapenean, arlo horretako profesional berriak prestatzen lagunduko duen heinean. Prestakuntza trebatzen hasiak diren gazteei nahiz karrera profesionala esparru horretara bideratu edo lan-aukera berrien bila dabiltzan profesionalei zuzenduta dago.

Jarduera hauek Espainiako Hidrogenoaren Ibilbide Orriaren helburuekin lerrokatuta daude, baita Hidrogenoaren Euskal Korridorearen helburuekin ere, izan ere, azken honek hidrogenoaren teknologiei buruzko ikasketak txertatzeko asmoa du egun unibertsitate-graduetako titulazioetan nahiz erdi eta goi-mailako heziketa-zikloetan dauden hezkuntza-planetan, hidrogenoaren sektorearen ezagutza eta garapenari buruzko titulazio espezifikoak sortzea beharrezkoa ote den aztertuz.

3 IRUZKIN

  1. PNVk beti bezala unibertsitate pribatuen aldeko apostua egiten du. MUk ez dauka gaitasunik arlo horretan, baina marketing pixkatekin dena konponduta. Itxurakeria eta diru publikoaren xahuketa txiringito jeltzaletan

    • “Jarduera hauek Espainiako Hidrogenoaren Ibilbide Orriaren helburuekin lerrokatuta daude” albistearen esaldi horrek dena adierazten du, era honetara edo antzeko erara beharko zuenenean:
      “mugaz bestaldeko euskal enpresekin” elkarren proiektu garrantzitsu bat landuko dute lanpostuak eta ikerkuntza sustatze aldera, hornigaien eta energia berriztagarrien arloan aurrerapauso erraldoi bat gure herriaren eraikuntzan edota nazio mailako euskal lan taldeak sortuz.
      Ematen du beste txoko bat egingo dutela estatu espaniarraren ahalmentxo baten kudeaketarekin, lehen aipatutako iparrorratza bazter utziz, betiko txiringozaleekin batera, kasu honetan olagarroaren garroekin onurak banatuz eta antzerki emanaldia agerian.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen