Mondragon Unibertsitateak eta Mugarri-Ingou Arrasatek ligako lehen partiduak jokatuko dituzte asteburuan[Kirol prebia]

0
147

Ointxe! taldeko emakumezko seniorrak, Mondragon Unibertsitateak, etxean jokatuko du bere lehen partidua ofiziala igandean Iturripen.

Kirol-jarduera pixkanaka kantxetara itzultzen ari da. Asteburu honetan denboraldiari hasiera emango dioten artean Mugarri-Ingou Arrasate izango da. Aurten ere Euskal Ligan jokatuko du, eta bere lehen partidua Escolapios taldearen aurka jokatuko du larunbatean, urriaren 17an, Bilbon arratsaldeko 20:00etan.


Asteburu honetan estreinatuko den beste talde bat Mondragon Unibertsitatea izango da EBA mailan aurten ere. Igandean jokatuko du, 12:00etan, Mendizorrotza kiroldegian, Gasteizen, Baskoriaren aurka.

Bestalde, Ointxe! taldeko emakumezko seniorrak, Mondragon Unibertsitateak, etxean jokatuko du bere lehen partidu ofiziala, igandean ere, baina arratsaldeko 17:00etan Iturripe kiroldegian, Oiarso SKTren aurka.

Futbolari dagokionez, Erregional Ohorezko mailan lehiaketa aste honetan hasiko da, baina Mondrak datorren astera arte itxaron beharko du denboraldiko lehen partida jokatzeko, aste honetan atsedena baitauka. Mondratek eta Leintz Arizmendik denboraldiari azaroaren 1ean emango diote hasiera.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen