Mondragon Unibertsitateak eta Mondratek etxean jokatu dute

0
284

Larunbatean, lau partidu jokatuko dira. Errugbiari dagokionez, AGR/ERTk, ligako lehen fasea amaituta. Bigarren fasea hasi arte atsedena izango dute martxoak 3arte. Gizonezkoek, Kanpanzar Arrasate RT Envases R.C. Rioja taldearen aurka dira Riojan, arratsaldeko 16:00etan.

Areto futbolari dagokionez, Mondratek Aurrera de Vitoria Futsal taldearen aurka jokatuko Musakolako kiroldegian, 16:15ean. Azken jardunaldietako bolada onari jarraipena ematen saiatuko dira zaleen aurrean, goi postuetan jarraitzeko.

Ondoren, saskibaloian, Mondragon Unibertsitateko emakumeak Tabirako Baque taldearen aurka ariko dira, 19:30etan, Durangon. Azken jardunaldietako emaitzei jarraipena ematen saiatuko dira sailkapeneko goi postuetan jarratzeko.

Azkenik, eguna amaitzeko, eskubaloiaren txanda izango da. Mugarri Ingou Elgoibarrekin lehiatuko da, arratsaldeko 19:30etan, Elgoibarren.

Domeka arratsaldean, futbolaren txanda izango da. Gorengo mailako Mondrak lidergoa indartzen ahaleginduko da Billabonaren aurka zaleengandik urrun, arratsaldeko 16:00etan.

Azkenik, asteburua borobiltzeko. Mondragon Unibertsitateko gizonenek Iturripen jokatuko dute zaleen aurrean, Baskoniaren aurka, arratsaldeko 18:30etan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen