Easo taldea markagailuan aurretik izan da, atsedenean esaterako (30-45). Gure taldeak 31 hiruko jaurti ditu, eta 7 saskiratu ditu. Datorren jardunaldian Solaresen kontra jokatuko du.
Ointxek 2022/2023 Ligako lehen partidua jokatu du gaur arratsaldean, Iturripen. Aurrean talde gogorra izan du: Gipuzkoa Basket Easo.

Donostiako taldea lehen laurdenetik nagusitzen hasi da (16-25). Martin Buesaren 17 puntuak eta Imanol Orue-Mazagaren 11 erreboteak ez dira nahikoak izan.
Gure taldea gaur erasoan ez da eraginkor aritu: hiruko 31 jaurtiketetatik 7 saskiratu ditu, 13 jaurtiketa libreetatik 7, eta biko 37 jaurtiketetatik 15.

Beraz, ez da harritzekoa hirugarren laurdenean 5 puntu soilik saskiratzea, baina taldea ahalegindu da behintzat emaitza ahalik eta txukunena lortzen.
Datorren asteburuan Kantabria aldera bidaiatuko du Mondragon Unibertsitateak, Restaurante Los Arcos CB Solaresen aurka jokatzeko, aupa Ointxe!
