Gaur arratsaldean EBA Ligako Mondragon Unibertsitatearen eta Gipuzkoa Basket Easoren arteko partidua jokatu da Iturripeko kiroldegian. Derbi honetan garaipena etxean geratu da (71-59).
Lehen bi laurdenetan, nahiz eta partidua oso parekatuta egon den arren, Mondragon Unibertsitatea aurretik izan da markagailuan. Atsedenaldiaren emaitza 36-33 izan da. Hirugarren laurdenean Arrasateko taldeak markagailuko aldea handitu du (60-43), eta Easok amaierara arte estutu duen arren, ez du garaipena arriskuan jarri. Partiduko saskiratzailerik onena Miguel Zamora Mondragon Unibertsitateko jokalaria izan da.



