Mondragon Unibertsitateak jokatuko du Euskal Kopako finala

0
756

Gizonezkoen 1. mailako taldeak 66-68 irabazi dio Redline Mekanika Takeri.

Argazkiak: ESF-FVB.

Gaur arratsaldean jokatu dira Iturripen Gizonezkoen 1. mailako Euskal Kopako finalerdiak. Arratsaldeko 17:00etan Bilbao Basket eta Tabirakoren arteko lehen finalerdia jokatu da. Durangoko taldea nagusi izan da eta garaipena eskuratu du 56-68 emaitzarekin.

Bigarren finalerdia arratsaldeko 19:00etan hasi da, eta Mondragon Unibertsitatea eta Redline Mekanika Take izan ditu aurkari. Ointxeko taldeak gogor borrokatu behar izan du garaipena lortzeko, azken minutura arte markagailuan atzetik joan ondoren. Taldeak 18 puntu behera joan ondoren, buelta eman dio partiduari (66-68).

Mondragon Unibertsitateak ez du amore eman eta bihar Iturripen jokatuko den finalean izango da eguerdiko 12:30ean. Durangoko Tabirako izango du aurkari.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen