Mondragon Unibertsitateak bihar jokatuko du Euskal Kopako finala Baskoniaren aurka

0
148

Argazkia: Euskal Saskibaloi Federazioa.

Mondragon Unibertsitateak Santurtzi Euskal Kopako anfritrion taldearen aurka jokatu du gaur goizean finalerdietan. Eneko Matak zuzentzen duen taldeak garaipena lortu du, eta Baskoniari aurre egin beharko dio finalean.

Mondragon Unibertsitateak markagailuan atzetik bukatu du lehen laurdena, baina arrasatearrek berehala bideratu dute partidua, 7 puntuko aldearekin garaipena eskuratu dute (70-77). Albiste ona, gainera, jokalari guztiek puntuak lortu dituztela, Dani Lorenzo (18 puntu) eta Martin Buesa (16 puntu) bereziki aipatuta.

Finala bihar arratsaldeko 18: 30ean jokatuko da Mikel Trueba kiroldegian, Santurtzin.

Partida osoa

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen