Mondragon Unibertsitateak garaipena lortu du Leioaren aurka

0
232

Nazional lehen mailako Mondragon Unibertsitateak hirugarren garaipena jarraian lortu du Iturripen. Partidua oso borrokatua izan da Iñaki Ogaran ‘Arri’ren neskek Leioaren aurka jokatu dutena. Leioa esperientzia handiko taldea da maila honetan, eta aurten emaitza onak lortzen ari ez bada ere, kontuan hartu beharreko taldea izaten jarraitzen du. Eta Iturripen garesti saldu dute porrota.

Mondragon Unibertsitatea kostata jarri da markagailuan aurretik. Behin baino gehiagotan lortzeko egon dira, baina partiduko azken minutuetara arte ez dute abantaila lortu markagailuan. Borrokak merezi izan du eta garaipena etxean geratu da 64-58 emaitzarekin. Izar Bedia izan da partidako saskiratzaile nagusia 22 punturekin.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen