Mondragon Unibertsitateak Baskoniaren aurkako Euskal Kopako lehen partidua irabazi du luzapenean

0
512

Argazkia: Saskibaloiko Euskal Federazioa.

Atzo arratsaldean jokatu ziren EBA ligako Euskal Kopako lehen partiduak. Mondragon Unibertsitateak Baskoniaren aurka jokatu zuen BAKHen, eta luzapenaren zain egon behar izan zuen denboraldiko lehen garaipena lortzeko. Arrasateko taldeak 86-89 emaitzarekin irabazi zuen.

Iñaki Ogara ‘Arri’ Mondragon Unibertsitateko entrenatzailearen hitzetan, “Oso partidu gogorra eta fisikoa izan da denboraldiko lehenengoa izateko. Partiduaren pisua Baskoniak eraman du ia denbora guztian, eta aurretik mantendu da markagailuan 5 edo 6 puntuko aldearekin. Positiboa da une txarretan sufritzen jakin dugula, talde osoak dena eman duela, erritmo onean jokatu dugula, eta, beraz, partiduan mantendu gara uneoro. Ahalegin txiki bat egin dugu, markagailuan hurbildu gara, eta berdindu egin dugu azken minutuetan. Luzapenaren aurretik ere irabaz genezakeen, bi aukera on izan baititugu. “

Mondragon Unibertsitateak luzapena behartu du Dani Lorenzoren saskiratze bati esker. ‘Arri ‘k luzapenari dagokionez azaldu du, “gure taldearen eskarmenturik handiena, eta pase lerroan pare bat baloi lapurtu eta erraztasunez saskiratuz egindako defentsa onak, garaipena lortzeko 3 edo 4 puntuko abantaila eman digu”.

Arrasate taldearen entrenatzailearen iritzian “beti da positiboa horrela hastea, ez du ezer esan nahi baina etxetik kanpo irabaztea eta Baskoniaren aurka beti dago ondo. Orain Easoren aurkako partidua prestatu behar dugu.” Partidua urriaren 3an jokatuko da Arrasaten.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen