Pablo Sanz Fontaneda entrenatzailearen ekipoa 72-50 nagusitu da, eta sailkapeneko seigarren postuan da.
Partidua gaur arratsaldean jokatu da Aretxabaletako Ibarra kiroldegian, eta lehen laurdena Arrasateko taldearentzat izan da (22-12).

Bigarrenean, ordea, gauzak pareko jarri dira eta atsedenean emaitza 39 eta 29koa izan da. Hirugarren eta laugarren laurdenak, berriz, etxekoentzat izan dira.

Hurrengo jardunaldian gure taldeak Leioan jokatuko du Askartza-Claret taldearen aurka, aupa Ointxe!




