Mondragon Unibertsitateak ateak itxita jokatuko du igandean Baskoniaren aurka

0
476
osasuna

Horrela erabaki du gaur arratsaldean Espainiako Saskibaloi Federazioak, Espainiako Gobernuak emandako arauak jarraituz koronabirusaren epidemia geldiarazteko.

Martxoaren 15ean, igandea, arratsaldeko 18:30ean Mondragon Unibertsitateak Baskoniaren aurka jokatuko duen partidua ateak itxita jokatuko da. Horrela erabaki du gaur arratsaldean Espainiako Saskibaloi Federazioak Espainiako Gobernuak emandako arauak jarraituz. Erabaki honen helburua koronabirusaren epidemia geldiaraztea da.

Murrizketak estatu mailako liga guztietan eragina izango du, eta printzipioz hurrengo bi jardunaldiak ateak itxita jokatu beharko dira.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen