Mondragon Unibertsitateak arantza kendu du Mataró garaituz

0
624

Gure taldeak puntu bategatik galdu zuen aurreko jardunaldian Pontevedran, baina gaur aurreikusitakoa baino errazago gailendu da. Odeth Marianyk 18 puntu eta 9 errebote lortu ditu.

Ointxek porrot mingotsa jaso zuen aurreko asteburuan Galizian (62-61), baina taldeak egoera irauli egin du.

Hartara, hasierako bostekoa honakoa izan da: Naia Badiola Iriarte, Uxue Esparta Bator, Sonia Gutierrez Ibañez, Izar Bedia Delgado eta Nerea Cabue Ruiz de Azua.

Lehen laurdenean etxeko taldeak hobeto jokatu du, eta atsedenera ere aurretik iritsi da markagailuan (42-30).

Gaurkoan hirugarren laurdena oso erabakigarria izan da, Mondragon Unibertsitateak atzean utzi baitu Mataró (63-42).

Horrela, azken laurdena ohi baino lasaiagoa izan da Ointxerentzat, azken emaitzak erakusten duen bezala (78-49).

Arrasateko taldea orain sailkapeneko 7. postuan da, eta datorren jardunaldian Gironan jokatuko du, Geieg Pacisa-ren aurka, aupa Ointxe!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen