Mondragon Unibertsitateak aise irabazi dio Afilados Gasteiz Arabari

0
407

Gaur arratsaldean jokatu da Iturripen Mondragon Unibertsitatearen eta Afilados Gasteiz Arabaren arteko emakumezkoen Lehen Mailako saskibaloi partidua. Lehen minututik Arrasateko taldea nagusi izan da defentsan zein erasoan. Mondragon Unibertsitateak egindako joko onari esker, Gasteizko taldeak 4 puntu besterik ez ditu lortu lehen laurdenean, eta arrasatear taldeak, berriz, 32.

Hirugarren laurdenaren hasieran erreakzio txiki bat ikusi da Afilados Gasteiz Arabaren aldetik, baina ez du arriskuan jarri Arrasateko taldearen garaipena. Partidua Mondragon Unibertsitatearen aldeko 85-55eko emaitzarekin amaitu da. Izar Bedia izan da partidako saskiratzaile nagusia 32 punturekin, eta 18 errebote hartu ditu.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen