Mondragon Unibertsitateak azken 9 partiduetatik 8 irabazi ditu

0
300

Talde zuri-moreak gaur Errioxako Unibasket garaitu du, bigarren laurden bikaina eginda. Atsedenera 50-26 aurretik iritsi da. ‘Arri’ entrenatzailearen taldea 94 eta 46 nagusitu da. Datorren jardunaldian Durangon jokatuko du.

Ointxek, aurreko jardunaldian Gernikan Lointek garaitu ostean, Errioxako taldearen aurka jokatu du gaur Aretxabaletan.

‘Arri’ entrenatzaileak ondoko bostekoa kantxaratu du partida hasieran: Naia Badiola Iriarte, Nerea Uribarren Machuca, Alazne Canales Losa, Naroa Zabala Gabilondo eta Naroa Garai Markuleta.

Lehen laurdena parekoa izan da (22 eta 18) baina bigarrenean Mondragon Unibertsitatea oso eraginkor jokatu du erasoan.

Horrela, 30 eta 19 jarri da markagailuan eta kanpoko taldea markagailuan bikoiztu du (46 eta 23).

Hirugarren eta laugarren laurdenetan etxeko taldeak errentari eusten jakin izan du, eta azken emaitza argia izan da: 94 eta 46.

Horrek esan gura du, besteak beste, Mondragon Unibertsitateak jokatu dituen 9 partiduetatik 8 irabazi diela. Soilik liderra gai izan da MU garaitzeko.

‘Arri’ren taldea sailkapeneko 4. postuan da, eta datorren jardunaldian Tabirako izango du aurkari Durangoan, aupa Ointxe!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen