Arratsaldeko 18:30etan Mondragon Unibertsitateko gizonezkoen taldeak, Zarauzko Ulacia Grupo taldearen aurka jokatu du Iturripeko kantxan eta 82-76 emaitzarekin garaipena lortu dute. Taldea txapelketako hirugarren postuan dago, jokatutako 17 partiduetan 11 partidu irabazita. Datorren astean Leioaren aurka jokatuko dute etxetik kanpo.