Mondragon Unibertsitateak 75-56 galdu du Easoren aurka Euskal Kopan

0
402

Gure taldea atzetik joan da markagailuan, minutu askotan zehar: 36-29 eta 53-39, esaterako. Gaur argituko da zein taldek jokatuko duten Kopako Lauko Fasea Santurtzin.

Irudiak: Easo.

Ointxek, aurreko igandean Zarautzen aurka 81-58 nagusitu ostean, atzo sailkapen fasea itxi zuen, Easoren aurka Donostian.

https://www.twitch.tv/easosbt?sr=a

Bi talde hauek eta Zarauzko Ulacia nor baino nor dabiltza Euskal Kopan, lauko faserako txartelaren bila. Gaur 20:30ean Zarautzek eta Easok elkarren aurka jokatuko dute, Gipuzkoako multzoari dagokionez.

Partidu guztiak jokatu ostean argitu egingo da zein taldek jokatuko duten EBAren Kopako Lauko fasea. Berau Santurtzin jokatzekoa da irailaren 11n eta 12an.


ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen