Mondragon Unibertsitateak 72 eta 85 galdu du Logroñoren aurka

0
274

Gure taldeak markagailuan atzetik izan da sailkapeneko hirugarrena den taldearen aurka. Atsedeneko markagailua: 33 eta 45. Datorren jardunaldian Palentzian jokatuko du, arerio zuzen baten aurka.

Julen Berrocal entrenatzailearen ekipoak aurreko jardunaldian Tolosari irabazi zion, eta gaur EBAko ‘oilar’ bat izan du aurrean.

Errioxako taldea hobeto hasi du partidua, batez ere Rodriguezen saskiratzeekin, eta lehen laurdena beraientzat izan da: 15 eta 22.

Estatistika pertsonalei dagokienez, azpimarragarriak dira Joseba Estalayoren 20 puntuak, Imanol Orue-Mazagaren 10 erreboteak edota Ekaitz Madinabeitiaren 5 asistentziak.

Hala ere, horiek guztiak ez dira nahikoak izan eta LBC Cocinas atsedenera markagailuan aurretik iritsi da: 33 eta 45.

Partiduaren arlo positibo bat izan da jokalari gazteenek, Asier Perezek eta Marcos Aspizuak esateko, minutuak jokatuz esperientzia handiagoa daukatela.

Hirugarren laurdenean Mondragon Unibertsitateak hobetu du, baina partidu osoan gehienez puntu bateko errenta izan du bere alde.

Tamalez, kanpoko taldeak jakin izan du amaierara arte bere aldeari eusten, eta lehia irabazi du: 72 eta 85.

Datorren jardunaldian Ointxek Palentzian jokatuko du Filipenses taldearen aurka, arerio zuzena sailkapenean. Aupa Ointxe!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen