Mondragon Unibertsitateak 700 bisera inguru egingo ditu osasun-langileentzat astean

0
881

Mondragon Unibertsitateak bat egin du koronabirusaren aurkako boluntarioen ekimenarekin,eta astean 700 bisera inguru egingo ditu osasun-langileentzat, 3D teknologiarekin

Unibertsitateko 15 langile boluntarioko talde bat 3D inprimagailuen bidez ari da produktu hori fabrikatzen. Makina industrialak unibertsitateko laborategietan egiten dituzte; txikiak, berriz, langileen etxeetan jarri dituzte. Mondragon Unibertsitateak bere ekoizpen-ahalmena handitzea aurreikusten du jarduteko jarraibideak eta segurtasuna ezartzen dituenean, dituen beste 3D inprimagailuen funtzionamendua ziurtatzeko. Unibertsitateak aseguratuta dauka datozen asteetan ekoizteko behar den materiala

Covid-19ko krisian osasun-baliabiderik ez egoteari aurre egiteko 3D teknologiadun material sanitarioaren fabrikazioa sustatzen duten hainbat boluntario-taldek abian jarritako lankidetza-ekimena indarra hartzen ari den errealitatea da. Mondragon Unibertsitateko langileek bat egin dute proiektu solidario horrekin, eta aktiboki parte hartzen dute biserak eginez, oraintxe bertan gehien falta den produktuetako bat.


Unibertsitatea 3D inprimagailuen bidez biserak egiten laguntzen ari da. Hasieran, astean batez beste 700 bisera mediko ekoitziko ditu, eta horiekin sektore horretarako produktu eta material batzuen eskasia arintzen lagundu nahi du. Eskaera unean uneko beharretara egokituz joango da, eta unibertsitatea behar den produktura egokituko da, behar diren piezak eginda.3D inprimagailu industrialak.


Horretarako, hamabost langile inguruk parte hartzen dute unibertsitateko boluntario gisa produktu horien fabrikazioan (horien planoak inplikatutako plataformek ematen dituzte, ezarritako estandarrak bete ditzaten). Oraingoz laborategietako 3D inprimagailu bi erabiltzen ari da unibertsitatea, eta langile boluntarioen etxeetan instalatutako beste lau. Guztien artean, 100 biserak fabrikatzen dituzte egunean, baina unibertsitatea lanean ari da datozen egunetan beren ekoizpen-gaitasuna handitzeko, beren instalazioetan dituzten beste inprimaketa-ekipoak martxan jarri eta segurtasun-jarraibideak ezartzea lortzen dutenean.

Fabrikazio-prozesuaren ondoren, materiala esterilizatu egingo da, sustatzaileek eta dagokien erakundeek osasun-langileei eman aurretik ezarritako irizpideei jarraituz.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen