Mondragon Unibertsitateak 70-64 irabazi dio Unibasket Logroñori

0
331

Gaur arratsaldean Mondragon Unibertsitatea eta Unibasket Logroñoren arteko emakumezkoen Nazional Lehen Mailako partidua jokatu da Iturripen. Iturriperaino hurbildu direnek Arrasateko taldearen denboraldi honetako lehen garaipenaz gozatu ahal izan dute (70-64).

Asko landutako garaipena izan da eta azken minutura arte suspentsea mantendu da. Atsedenaldira puntu bateko abantailarekin iritsi da Mondragon Unibertsitatea (31-30), baina une batzuetan 6 punturainoko aldea ere izan du.

Bigarren zatian Mondragon Unibertsitateak Unibasket gogor bati aurre egin behar izan zion, garaipenari ihes egiten utzi nahi ez zionari. Horren ondorioz, Arrasatekoak oso gogor aritu dira lanean, eta garaipena izan da saria. Mondragon Unibertsitateko eta partiduako saskiratzaile nagusia Izar Bedia izan da 23 punturekin.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen