Mondragon Unibertsitateak 6. bukatu du liga, azken partida galduz

0
208

Ointxek 72 eta 106 galdu zuen Getxoren aurka atzo, denboraldiko azken partiduan. Julen Berrocalen ekipoak, 14 taldeetako lehiaketan, 6. postua lortu du.

Argazkia: MB artxiboa.

MUk ez zuen ezer jokoan atzoko partiduan, ez behintzat igoera fasea jokatzeko aukerei zegokienez.

Julen Berrocal entrenatzaileak ondorengo bostekoa kantxaratu zuen norgehiagokari ekiteko:

Ekaitz Madinabeitia Garcia, Joseba Estalayo Celada, Martxel Balanzategi Gutierrez, Aitzol Lagunilla Agirre eta Imanol Orue-Mazaga Celaya.

Lehen laurdena getxoztarrentzat izan zen (19 eta 31) baina bigarrenean Ointxe nagusitu zen, eta atsedenean markagailua nahiko parekoa zen: 47-51.

Alabaina, Getxok hirugarrenean 9 eta 33ko partziala lortu zuen, eta partidua erabakita utzi zuen: 72 eta 106.

Arrasateko taldeko sasikaratzaile onena atzo Ekaitz izan zen, 18 puntu saskiratu baitzituen.

Orain taldekideek, denboraldian zehar egindako lan guztiaren ostean, merezitako atsedena hartzeko aukera izango dute. Aupa Ointxe!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen