Mondragon Unibertsitateak 2023/24ari garaipen batekin ekin dio

0
275

Unai Ibarraren taldeak 66 eta 57 irabazi dio Askartza Claret taldeari, Ointxe atsedenean aurretik izanda: 37 eta 31. Datorren jardunaldian gure taldeak Araskiren aurka jokatuko du Gasteizen.

Ointxeko emakumeen taldeak denboraldiko lehen partidua jokatu du gaur arratsaldean, Iturripen, Leioako taldearen aurka.

Unai Ibarrak honako bostekoa kantxaratu du partiduari ekiteko: Leire Rodriguez, June Guenetxea, Nefer Leon, Alba Rodriguez eta Nerea Kabue.

MU partiduan zehar nagusitu da, eta laurden guztiak aurretik amaitu ditu: 17 eta 13, 37 eta 31, 52 eta 44, baita azken emaitzan ere: 66 eta 57.

Datorren jardunaldian Ointxek Araskiren aurka jokatuko du Arabako hiriburuan, aupa Ointxe!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen