Mondragon Unibertsitatea Zornotzari nagusitu zaio, eta 3. postura igo da

0
215

‘Arri’ren taldeak partiduaren lema izan du, eta garaipen argia lortu du: 77 eta 53. Datorren asteburuan Errioxako Naiara herrian jokatuko du, sailkapeneko azken-bigarrenaren aurka.

Ointxek, aurreko jardunaldian Afilados Gasteiz Arabari nagusitu ostean, gaur Aretxabaletako Ibarran jokatu du.

Aurrean Zornotza taldea izan du, eta Iñaki Ogara ‘Arri’ entrenatzaileak ohiko bostekoa kantxaratu du:

Naia Badiola Iriarte, Naroa Zabala Gabilondo, Izar Bedia Delgado, Oihane Sarasti Garikano eta Naroa Garai Markuleta.

Lehen minutuetatik etxeko taldeak izan du partiduaren lema, eta lehen laurdena berarentzat izan da (22 eta 15).

Baita bigarrena ere, eta atsedenean markagailua 42-28koa izan da. MUri partiduak ez dio ihes egin, eta hirugarren laurdenaren ere aurretik: 60-43.

‘Arri’k errenta handia baliatu du gutxien jokatzen duten jokalariei minutu gehiago emateko. Azken emaitza argia izan da: 77 eta 53.

Gaurko garaipenarekin MU sailkapeneko 3. postura igo da, eta datorren asteburuan Errioxako Naiara herrian jokatuko du. Central Dental Gurpegui taldea sailkapeneko azken-aurrekoa da, aupa Ointxe!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen