Mondragon Unibertsitateak, atzo, Akademia kategoriako lehen saria jaso zuen Txinako Katedraren VIII. sarietan. Txinako Katedra Elkarteak emandako aitorpen entzutetsu horrek Unibertsitateak Ekialdearen eta Mendebaldearen artean hezkuntza eta enpresa-zubiak eraikitzen egindako ibilbidea nabarmentzen du.
Nazioarteko ahaleginari eta lankidetzari aitortza
Ekitaldia Madrilen egin zen, eta Jiaping Ma-k aurkeztu zuen, sari-banaketari testuingurua eta hasiera emanez. Rafael de Morak, Txinako Katedra Elkarteko idazkariak, sarituen akta irakurri zuen. Ondoren, Javier Porrasek eta Dong Dengek, Txinako Katedra Fundazioko lehendakariordeek, Mondragon Unibertsitatea aurkeztu zuten kategoria horretako irabazle gisa.
Saria Vicente Atxa Mondragon Unibertsitateko errektoreak jaso zuen. Hitzaldian, Unibertsitateak Txinarekin 20 urtez izan dituen mugarri nagusiak nabarmendu zituen, LEINN (Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza) gradu berritzailearen ezarpena eta eragin globala barne.
20 urte Txina eta Europaren arteko zubiak eraikitzen
Mondragon Unibertsitateak, berenazioarteko ekintzailetza komunitatearen bitartez, Mondragon Team Academy, bi hamarkadatan lan egin du hezkuntzaren eta berrikuntzaren bidez kulturen arteko lotura sustatzeko. Atxak bere hitzaldian nabarmendu dituen mugarrien artean honako hauek daude:
- Txinako “learning journey” -etan (ikasketa bidaietan) parte hartu dute 800 LEINNeko ekintzaile/ikaslek, 2012tik herrialdeko enpresa eta gizarte- inguruneetan murgildutako esperientziekin.
- Mondragon Unibertsitateko berrikuntza eta ekintzailetza-masterretan trebatu dira 150 profesional txinatar baino gehiago.
- 100 ikasle eta irakasle txinatar Europan izan dira Unibertsitateko hezkuntza berritzaile honen laborategiak ezagutzeko.
- TEAMINN eta MINN programa aitzindariak garatu ditu Mondrago Unibertstiateak, talde ekintzaileak eta barne-ekintzailetza garatzer bideratuak.
- Nan Huai Chin irakasle budistaren filosofiarekin eta bere lana gidat duten harmonia eta integrazio kulturalaren balioekin konpromiso irmoa.
Aukeraz betetako etorkizuna
Ekitaldian, bi eskualdeen arteko harremanak sendotzen jarraitzearen garrantzia nabarmendu zen. “Hau hasiera besterik ez da”, esan zuen Atxak. “1.000 miliako bidaia bat lehen urrats batekin hasten da. Gaur, Txinarekin batera proiektu estrategikoak garatzen jarraitzeko konpromisoa berresten dugu “.
Sari honek, iraganeko ahalegina aitortzeaz gain, Mondragon Unibertsitatea munduak konektatzeko eta hezkuntzaren eta berrikuntzaren bidez eragin positiboa sortzeko misioan aurrera egiten jarraitzera bultzatzen du.




