Ointxe! sailkapeneko 2. jarri da, Ardoiri 95 eta 80 irabazita

0
368

Mondragon Unibertsitateak Zizur Nagusiko taldeari irabazi dio azken laurdeneko hirukoei eta Andoni Atxaren saskiratzeei esker, besteak beste.

Ointxek ondoko bostekoarekin ekin dio partidari: Joseba Estalayo, Martxel Balanzategi, Andoni Atxa, Aitzol Lagunilla eta Imanol Orue-Mazaga.

Lehen laurdena zizurtarrentzat izan da 13 eta 19 nagusituta, eta bigarrenean Mondragon Unibertsitateak hobetu duen arren, atsedeneko markagailua 40 eta 42koa izan da.

Hirugarren laurdenean etxekoek aurrea hartu dute, eta Andoni Atxak azken minutuetan lortutako saskiratzeei esker, Ointxek laurden hau aurretik bukatu du: 65 eta 64.

Azken laurdenean Ointxek hainbat minututan antolatzaile peto barik jokatu du, eta estrategiak emaitza onak eman dizkio taldeari.

Azken minutuetan lortutako hirukoek, besteak beste, Martxel Balanzategik eta Alex Lorenzok saskiratutakoak, garaipenerako gako izan dira. Baita Andonik lortutako 26 puntuak ere.

Entrenatzaileak gaurkoan jokalari gazteenak kantxaratzeko aukera izan du, besteak beste, Oskitz Lagunilla Agirre eta Aitor Aretxaga Nieves.

Azken emaitza 95 eta 80koa izan da, eta taldea sailkapeneko bigarren jarri da. Datorren jardunaldian Logroño Basket liderraren aurka jokatuko du Errioxan, aupa Ointxe!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen