Mondragon Unibertsitatea ONCEren maiatzaren 23ko kupoian agertuko da bere 25. urteurrena dela eta

0
573

Testua: ONCE.

Datorren astelehenean, maiatzaren 23an, zozkatuko den kupoiak Mondragon Unibertsitatea izango du protagonista, eta ONCEren 5 milioi kupoitan agertuko da estatu osoan,haren 25. urteurrenaren ospakizunarekin bat eginik.

Kupoiaren xehetasunak Roberto Doval Donostiako ONCEren zuzendariak; Eusebio Azorín, Ilunioneko Erakunde Harremanetarako eta Sektore Sanitario eta Soziosanitarioaren zuzendariak; David Aisa, ONCEko agente saltzaileak; Vicente Atxa Mondragon Unibertsitateko Errektoreak; Idoia Peñacoba, Mondragon Unibertsitateko Idazkari Nagusiak eta Iñigo Ucin Mondragon Korporazioko presidenteak eman dute ezagutzera.

Kupoia Mondragon Unibertsitatearen 25. urteurrenaren logoak eta “Berrikuntza, kalitatea eta konpromosioa” leloak ilustratzen dute. 2022ko maiatzaren 23an zozkatuko da, eta, beraz, Eguneroko kupoia denez, bost zifrak eta serieak 500.000 euroko saria jasoko du, eta 35.000 euroko 49 sari jasoko dute bost zifrek. Gainera: 250 euroko 450 sari lehen lau zifretan eta beste 450 sari azken lauretan; 25 euroko 9.000 sari azken hiruretan; eta berdin lehen eta azken bietan (6 euro), eta 2 euro itzuli saritutako zenbakiaren lehenengo edo azken zifran.

ONCEk Euskadiko ekitaldirik esanguratsuenetako batzuk jasotzen eta islatzen jarraitzen du, eta herritarrek ONCEren jokoetan jartzen duten konfiantza eskertzen du; izan ere, horiei esker, EAEko erakundean afiliatuta dauden 3.300 pertsona itsu eta/edo ikusmen murriztua dutenek beharrezko prestazio sozial eta teknikoak jasotzen dituzte, erabat gizarteratzearen alde eginez.

ONCEren kupoiak erakundearen loteria sozial, seguru, arduratsu eta solidarioko produktuen parte dira; izan ere, diseinutik merkaturatu arte, kontrolik gabeko kontsumoak neutralizatzeko kontrolak ezartzen ditu, eta berariaz debekatzen du adingabeei saltzea edo kreditu bidez kontsumitzea, besteak beste. Erakundeak herritarrekiko erantzukizuna du, eta joko arduratsuko politika sustatzen du, Munduko Loteria Elkarteak eta Estatuko Loteria eta Totoen Europako Elkarteak definitutako ebaluazio- eta jarraipen-sistema zorrotzenekin.

ONCEren kupoiak ONCEren 19.000 saltzaile inguruk merkaturatzen dituzte. Gainera, www.juegosonce.es webgunean eta baimendutako establezimendu laguntzaileetan eros daitezke.

25 urteko bokazio soziala

Mondragon Unibertsitatea 1997an sortu zen eta maiatzaren 30eko 4/1997 Legeak ofizialki aitortu zuen. Mondragon Korporazioko kide ziren hiru hezkuntza-kooperatiben elkartearen bidez sortu zen: Mondragon Goi Eskola Politeknikoa, Jose Mª Arizmendiarrieta S.Coop., MU Enpresagintza S.Coop. (ETEO) eta Irakasle Eskola S.Coop. (HUHEZI), gaur egun Goi Eskola Politeknikoa, Enpresagintza Fakultatea eta Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea bezala izagutzen direnak. 2011 urtean, laugarren fakultate bat gehitu zitzaion Unibertsitateari, hain zuzen ere, Gastronomía Zientzien Fakultatea – Basque Culinary Center.

Gizarte ekimeneko eta bokazioko unibertsitatea da Mondragon Unibertsitatea, onura publikokoa eta irabazi asmorik gabekoa deklaratua. Unibertsitate praktikoa, berritzailea eta konprometitua da; pertsonen garapenean oinarritua, enpresaren eta gizartearen beharrei erantzuna ematera bideratua, mundo errealeko erronkei aurre egiteko sortua eta non ezagutzak eta bere aplikazioak ez duten mugarik.

Prestakuntza- eta ikaskuntza-esperientzia eskaintzen duen unibertsitatea da Mondragon Unibertsitatea, enpresen, erakundeen eta gizartearen prestakuntza- eta ikerketa-beharrak barneratuz. Mondragon Unibertsiateak jomugan dituen pertsonentzat gararrantzitsuak dira elkartasuna, lankidetza, justizia soziala, berdintasuna, partekatzea eta halako kontzeptuak.

Unibertsitateak, hezkuntza-proposamen berritzaile, fidagarri eta kalitatezkoa esakintzen du. Teknologikoki aurreratutako instalazioaz hornituta dago eta etorkizuneko aldaketei aurrea hartzeko gaitasuna du. Mondragon Unibertsitateak prestakuntza, ikerketa eta transferentzia uzatartzen ditu, jarduera horiek guztiak enpresen eta erakundeen lehiarako posizioa hobetzera bideratzeko asmoz.

Unibertsitatea balio eta ideia kooperatiboei lotuta dago, mundura esportatzen duen hezkuntza eredu berritzale eta bereizgarria du oinarri eta sarean lan egiten du. Pertsonen etorkizunarekin konprometituta dago, irismen handiko begirada du, dinamikoa, soziala eta munduari irekia, tokikoari lotuta dago eta nazioarteko ikuspegia du.

Mondragon Unibertsitateari bere lidergoa aitortzen zaio bai hezkuntza berrikuntzan eta baita ere formazio dualean eta gaur egun, bere aktibitatea 8 ezagutza arlotan burutzen du: ingeniaritzak, empresa kudeaketa, ekintzailetza, hezkuntza, komunikazioa, humanitateak, kooperatibagintza eta gastronomía.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen