Granadako playoff-ean, Mondragon Unibertsitatea-Ointxek etxeko taldea garaitu du

0
594

Igoera faseko 1. partiduan, talde arrasatearrak 68-54 irabazi dio Granada Mas Baloncesto taldeari. Bihar (ostirala) bigarren lehia izango du, Zaragozako Stadium Casablanca Baloncesto taldearen aurka.

Bideoa: Andaluziako Saskibaloi Federazioa / Argazkiak: Angel Ayastuy-Ointxe.

Granadan jokatu den arren, Ointxeren hainbat zaleren bultzada izan du emakumeen taldeak gaur arratsaldean.

Partiduko lehen saskiratzea ‘moreentzat’ izan da, eta markagailuan 14-7 aurreratu direnez, Granadak hutsartea eskatu du.

Lehen laurdena Ointxekoendako izan da, 20 eta 7 markagailuan. Alabaina, andaluziarrek ez dute amore eman eta 20-15 hurbildu dira.

Atsedenean markagailuak 35-32 erakusten zuen, eta beraz dena zabalik zegoen bigarren zatira begira.

Hirugarren zatira hobeto kantxaratu da Mondragon Unibertsitatea, eta Izar Bediaren saskiratze batek 45-34koa jarri du.

Ointxek partiduaren lema izan du, eta gainera Naia antolatzaileak hiruko itzela sartuz, 56-41koa jarri du markagailuan.

Hala ere, andaluziarrek ere hiruko bat sartu dute eta hirugarren laurdenaren amaieran 56-44 gure taldearentzat.

Azken laurdeneko lehen 8 minutuetan talde bakoitzak bakarrik puntu bana lortu du, eta hori MUren onerako izan da.

Ireneren hiruko batek ia erabat erabakita utzi du partidua, amaierarako 3 minutu falta zirela. Azkenean MU garaile 68-54 garaile, zorionak Ointxe eta aurrera!

Biharko (ostiraleko) partidua arratsaldeko 17:00etan hasiko da, eta ‘Arri’ren taldeak Zaragozako Stadium Baloncestoren aurka jokatuko du.

Hirugarren partida etzi, zapatua, izango du Extremadurako Alter E. Al-Qazeres taldearen aurka, arratsaldeko 17:00etan.

Domeka eguerdian 3. multzoko bigarrenak – 4. multzoko bigarrenak jokatuko dute 13:00etatik aurrera.

Albistea osatzen gabiltza

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen