Atzo arratsaldean amaitu zen Mondragon Unibertsitatea Ointxe! Araski nesken talderen abentura Espainiako Kadete Txapelketan Lleidan. Alex Susoren eta Gorka Alarciaren taldea kanporatua izan da Movistar Estudiantesen aurka jokatutako partiduan final-zortzirenetan (80-39). Madrilgo taldea fase honetara Madrilgo Erkidegoko txapeldun bezala iritsi zen, eta gainera txapelketaren lehen fasean partidu guztiak irabazi ditu.
Mondragon Unibertsitatea Ointxe! Araskik amaierara arte borrokatu zuen, baina Movistar Estudiantes nagusi izan zen, eta final-laurdenetarako txartela lortu zuen. Hala ere, Arrasateko taldea lan bikaina egin izanaren pozarekin itzuli da etxera.