Mondragon Unibertsitatea Ointxe 3×3, txapeldunorde Torneig Ciutat de Reus lehiaketan

0
3458

Mondragon Unibertsitatea Ointxe 3×3 taldeak emaitza bikaina lortu zuen larunbatean jokatutako Torneig Ciutat de Reus txapelketan. Arrasateko ordezkariek txapelketa oso sendoa egin zuten eta 2. postua eskuratu zuten, finalean Pando Mataro taldearen aurka galdu ostean (13-8).

Taldeak ezin hobeto hasi zuen jardunaldia multzoen fasean. Lehen neurketan Electromercantil taldea 16-18 mendean hartu zuen, eta bigarrenean CMM Martorell 10-18 garaitu zuen. Bi garaipen horiei esker, final-laurdenetarako sailkapena lortu zuen.

Kanporaketetan ere maila bikaina erakutsi zuen Mondragon Unibertsitatea Ointxe 3×3 taldeak. Final-laurdenetan Merida Woka On Three taldea 10-16 mendean hartu zuen, eta finalerdietan Bilbao Miners taldeari 12-17 irabazi zion, finalerako txartela eskuratuz.
Finalean, ordea, Pando Mataro izan zen nagusi, eta 13-8ko emaitzarekin eskuratu zuen txapelketako garaipena. Hala ere, Arrasateko taldeak egindako txapelketa bikainak txapeldunorde titulua eta denboraldiari beste emaitza garrantzitsu bat gehitzeko aukera eman dio.

Emaitzak:

  • Multzoen fasea: Electromercantil 16 – 18 Mondragon Unibertsitatea Ointxe
  • Multzoen fasea: CMM Martorell 10 – 18 Mondragon Unibertsitatea Ointxe
  • Final-laurdenak: Mérida Woka On Three 10 – 16 Mondragon Unibertsitatea Ointxe
  • Finalerdiak: Bilbao Miners 12 – 17 Mondragon Unibertsitatea Ointxe
  • Finala: Pando Mataró 13 – 8 Mondragon Unibertsitatea Ointxe

Arrasateko taldetik nabarmendu dutenez «txapelketa honek berriro ere erakutsi du Mondragon Unibertsitatea Ointxe 3×3 taldea espainiar Estatuko 3×3 txapelketetan lehiatzeko gai dela, maila handiko aurkarien aurrean lehiakortasun eta sendotasun handia erakutsiz».

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen