Partidua bukatzeko minutu bat falta zela markagailua 79nakoa zen. Andoni Atxak 6 jaurtiketa libreetatik 5 saskiratu ditu une erabakigarrietan.
Iñaki Ogara ‘Arri’k ondorengo bostekoa kantxaratu du partiduari ekiteko: Dani Lorenzo, Martxel Balanzategi, Andoni Atxa, Simon Mancebo eta Martin Buesa.
Partidua oso parekatua izan da, eta hala erakusten du lehen laurdenean markagailua 8 eta 10ekoa izatea. Hala ere, Kantabriako taldeak zonako defentsa ezarri du, eta emaitz onak eman dizkio:
2 eta 8ko partziala lortu du, baina laurdenaren amaieran, ‘Arri’ren hutsartearen ostean, Ointxek prestatutako jokaldia egin du, eta Mikel Carrerak hirukoa sartu du azken segundoan (17-20).

Bigarren laurdenean Mondragon Unibertsitateak hiru hiruko sartu ditu jarraian, eta partiduan mantendu da (26-23). Dani Lorenzo kantxaratu da, eta horrek partidua azkartu du.
Saskiratzeak ugaritu dira, eta alde horretatik nabarmendu behar da Andoni Atxak 22 puntu sartu dituela gaurkoan, baita 11 errebote hartu ere. 34ko balorazioa lortu du.

Partiduko azken laurdena ere oso lehiatua izan da. Amaierarako minutu bat falta zela, markagailua 79nakoa zen. Andoni Atxari zenbait falta egin dizkiote, eta hori gakoetako bat izan da:
Arrasateko mutilak 6 jaurtiketa libreetatik 5 sartu ditu, eta gainera taldeak defentsan bi baloi berreskuratu ditu azken uneetan. Azken emaitza: 85 eta 79.
Gaurko garaipenari esker, eta Megacalzado Ardoi bigarren sailkatuak galdu duenez, Ointxe orain liderragoa da. Hain zuzen, datorren jardunaldian Zizur Nagusiko taldearen aurka jokatuko du. Aupa Ointxe!