Mondragon Unibertsitatea lider da, garaitezin, Tabirakori 55-72 irabazita

0
529

Iñaki Ogaran ‘Arri’ren taldeak 4. partidua jarraian irabazi zuen atzo Durangon. Nabarmentzekoa da, besteak beste, Martin Buesak 23 puntu saskiratu zituela.

Ointxek 4 partidu jokatu eta 4rak irabazi ditu, eta ondorioz EBA ligako liderra da, bigarren sailkatuak baino partidu bat gutxiagorekin.

Tabirakoren aurkako partidua parekatua izan zen, baina ‘Arri’ren taldea aurretik joan zen markagailuan, eta atsedenean 29-37koa zen.

Martin Buesak 23 puntu saskiratu, 10 errebote lortu eta 3 baloi berreskuratu zituen, 30 puntuko balorazioa lortuz. Andoni Atxak ere ekarpen garrantzitsua egin zuen, 16 puntu saskiratuta.

Hirugarren laurdenean Ointxek aldea handitu zuen, eta ondoren markagailuko errentari eusten jakin izan zuen. Azken emaitza: 55 eta 72. Zorionak Ointxe! Eutsi gogor!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen