Mondragon Unibertsitatea ezin izan da igoera fasera sailkatu

0
2192

Gure taldeak 62-72 galdu du Bilbao Basket Fundazioaren aurka, denboraldiko azken partiduan. Denboraldia meritu handiko 10. postuan amaitu du.

Partidu erabakigarria Aretxabaletako Ibarra kiroldegian jokatu behar izan du, Iturripen ordu berean emakumeen taldea jokatzekoa baitzen.

Lehen laurdenean talde bilbotarrak oso eraginkor aritu da urruneko jaurtiketetan, eta lehen laurdena 18-22ko markagailuarekin amaitu da.

Bigarren larudena oso txarra izan da gure taldearentzat, 8 puntu soilik saskiratzea lortu baitu, eta atsedenean emaitza 26-41 zen.

Erasoan MUko jokalaririk eraginkorrena Joseba Estalayo izan da, 17 puntu saskiratuta, eta Miguel Zamorak 10 errebote eskuratu ditu.

Baina ez dira nahikoak izan, ezta taldearen zaleen bultzada ere tamalez, eta Bilbao Basket Fundazioak errentari eutsita, partidua 62-72 irabazi du.

Horren ondorioz, Ointxek ez du igoera fasea jokatzerik izango, baina baloratzekoa da egindako 2024/2025 denboraldia, zorionak Ointxe!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen