Mondragon Unibertsitatea Euskal Kopako txapeldunordea

0
185

Mondragon Unibertsitatea ez da gai izan Baskoniari EBA Ligako Euskal Kopako finalean irabazteko. Partidua azken laurdenean erabaki da eta 59-68 emaitzarekin bukatu da. Ordura arte partidua oso parekatua egon da eta hirugarren laurdenaren amaierara markagailuan 47 puntuko berdinketarekin iritsi dira.


Azken laurdenean erabaki da txapelduna. Partidua amaitzeko hiru minuturen faltan Baskoniak ihes egin du markagailuan. Arrasateko taldearen aurkako falta batzuk seinalatu ditu epaileak, eta Gasteizko taldeak jaurtiketa libreetan asmatu duenez, garaipena Baskoniarentzat izan da. Azken minutuetan Mondragon Unibertsitateak ez du asmatu erasoan.


Partiduan Martin Buesak eta Dani Lorenzok egindako lana azpimarratu behar da. Garaikurra Martxel Balanzategi kapitainak jaso du.

Partidu osoa

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen