Mondragon Taldeak koronabirusari buruzko dei bat egin du

0
1979
koronabirusaren

Mondragon Taldeko Koronabirusaren Jarraipen Batzordeak ondokoa adierazi du: “Arrisku guneak berriki bisitatu dituztenek eta infekzioak eragiten duen sintomatologia izanez gero (sukarra, eskula eta arnas-estua) etxean geratu beharko dira”.

“Osasun publikoko gai honek eragin duen ezinegon eta urduritasunaren aurrean”, Osarten, LagunAro eta Mondragoneko zentro korporatiboak batzorde bat sortu dute “birusaren bilakaeraren jarraipena egiteko eta zaintza prozesua bideratzeko”.

Ildo horretan, “informazioa batu, era koordinatuan jokatu eta informazioa banatu, horiexek izango dira, besteak beste batzordearen egitekoak”. “Irizpide orokor gisa”, batzordearen lehenbiziko deia ondokoa izan da:

“Arrisku guneak berriki bisitatu dituztenek eta infekzioak eragiten duen sintomatologia izanez gero (sukarra, eskula eta arnas-estua) etxean geratu beharko dira eta Osasun arlotik abian jarri diren telefonoetara deitu beharko da. (900 20 30 50) edo 112”.

Gaitzaren bilakaerak eragiten duen maiztasunarekin “batzordeak informazioa eskainiko du eta kooperatiba ezberdinekin harremanetan jarriko dira”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen