Arrasatera lehen aldiz 1917ko urriaren 9an heldu zen lokomotora Ingalaterran fabrikatu zen,West Yorkshireko Leeds hirian, 1889. Manning-Wardle enpresan. Garai hartan “The Anglo Vasco Navarro Company Limited” zen Gasteiz-Mekolalde trenbidearen bultzagile nagusia, eta horren kapitalean Gipuzkoako Artola anaien Bankuak hartzen zuen parte. Badirudi anaiek negoziatu zutela Londresen lokomotoren erosketa eta haietako bati Mondragón izena jartzea erabaki zuten.




