MONDRAGON Korporazioak bat egin du Euskaraldiarekin

0
226

Aurtengo edizioan berebiziko garrantzia izango dute entitateek eta horietan, ariguneen bitartez sustatuko da euskararen erabilera.

Gipuzkoa Berdinago egitasmoan parte hartzen duten 19 eragileek bat egin dute Euskaraldiarekin. Horien artean dago MONDRAGON Korporazioa eta LABORAL Kutxa ere.

Zigor Ezpeleta, Gestio Sozialeko zuzendariak azaltzen duen bezala, Korporazioak betidanik izan du euskararekiko konpromisoa eta aurtengo Euskaraldian ere parte hartuko du. 

Enpresa eta entitate horiek Gipuzkoan duten erreferentzialtasunaz baliatuta, Euskaraldiari eta euskararen erabilerari bultzada eman nahi izan diote publikoki horrela.

Honakoak dira Gipuzkoa Berdinago egitasmoan parte hartzen duten 19 eragile erreferentzialak: Mutualia, Adegi, Basque Culinary Center, Bera Bera, CAF, Deustuko Unibertsitatea, Donostiako Udala, DYA, Eibar SD, Euskal Herriko Unibertsitatea, Fagor, Kaiku, Kutxabank, Kutxa Fundazioa, Laboral Kutxa, Mondragon Korporazioa, Mondragon Unibertsitatea, Real Sociedad eta Gipuzkoako Foru Aldundia. 

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen