Mondragon Korporazioa eta Mondragon Unibertsitatea ‘Batuz Aldatu’ ekimenarekin bat egin dute

0
473

MONDRAGON Korporazioa eta Mondragon Unibertsitatea Batuz Aldatu ekimenarekin bat egin duten ia ehun eragileen artean daude. Euskalgintzaren Kontseiluak hizkuntza-politiketan eragiteko adostasun sozialen ekimena Kursaal Jauregian izan zen, azken hilabeteotan garatutako prozesua irudikatzeko baliagarritzat hartu zen ekitaldi batean. 


Batuz Aldatu izeneko adostasunaren edukiak etorkizuneko agertokirako helburu nagusia biltzen du: euskararen erabilera erosorako baldintzak sortzea. Horretarako, hizkuntza-eskubideak eremu guztietan bermatu beharko direla adierazten da, hala nahi duen edonork ez dezan euskara erabiltzeko inolako eragozpenik izan.

Hiru erronka 

Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak hurrengo hilabeteotan ekimenaren baitan aurrera eramango diren erronken berri eman zuen aurkezpenean. Lehenik eta behin, adostutako dokumentua eragile gehiagotara iristeko beharra plazaratu zuen, bigarrenik, eragileon artean lortutako adostasuna hizkuntza-politika orokorretan eragiteko helburua azpimarratu, eta azkenik, eragileek lortutako adostasun soziala adostasun politiko bihurtzea erronka garrantzitsutzat nabarmendu zuen.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen