Argazkia: Euskal Herria Bildu.
Koalizioak eragile ekonomikoekin, sindikalekin eta sozialekin egiten dabilen errondaren baitan, Mondragon Korporazioarekin elkartu da aste honetan, asteazkenean, Otalora jauregian.
Bileran parte hartu dute, alde batetik, Pello Otxandiano Kanpo Legebiltzarreko EH Bilduren buruak, Maddalen Iriarte Okiñena Gipuzkoako bozeramaileak, Nerea Kortajarena Ibañez Programa idazkariak eta Ander Goikoetxea Arana Industria arduradunak.
Mondragon Korporazioaren aldetik parte hartu dute Pello Rodriguez Zabaleta lehendakariak, Olatz Imaz Navarro zuzendari finantzarioak eta Zigor Ezpeleta Alberdi Gestio Sozialeko zuzendariak.




