Mondragon CFren eskaera oharra

0
1560

Argazkia eta testua: Mondra.

Futbol denboraldia bukatzear dago iada, baina oraindik azken txanpa dago betetzeko.

Denboraldi zaila izaten ari da gure talde askorentzat, lehenengo taldea adibide nabarmenena da, baina beste talde gehienek, euren helburuak betetzeko lehian dabiltza.

Ohorezko jubenila da talde horietako bat eta klubarentzako oso garrantzitsua da gure taldeak ohorezko mailetan mantentzea edota lortzea.

Hau kontuan hartuta, eskakizun batekin gatoz Mondrako zale eta jarraitzaile guztientzat:

Asteburu honetako zapatuan, Ohorezko jubenil mailan jokatzen duen taldeak, lider moduan datorren Anaitasuna talde azkoitiarra hartzen du Mojategin.

Gure helburuak lortzeko, ezinbestekoak dira etxean gelditzen zaizkigun bi partidak aurrera eramatea eta jokoan dauden puntuak poltsikoratzea. Gure gazteak izugarri borrokatzen ari dira Gipuzkoako mailarik altuenean jarraitzeko eta gu denon berotasuna, bultzada eta animoak behar dituzte bi partida hauek irabazteko.

Beraz, zapatu honetan, apirilak 29, arratsaldeko 18:30ean (lehenengo taldearen partidaren ostean) DANOK MOJATEGIRA!!!!! Gazteek behar gaituzte eta!!!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen