Mondragon Assemblyk Txinako QHD Visual Automation Equipment-en %60 erosi du

0
458

Biak ala biak lankidetzan aritu dira 7 urtez. QHD enpresak, besteak beste, “eguzki-energiaren industrietarako automatizazio soluzioak lantzen ditu”. Mondragon Assemblyk helburu du bere burua “finkatzea eguzki panelak egiteko giltza eskurako linea automatikoen hornitzaile global gisa”.

Argazkia: Mondragon Assembly artxibokoa.

Patentatu berri duten ijezkailu berritzaile baten garapenean lankidetza estuan aritu ondoren egin da erosketa. QHD Visual Automation Equipment goi teknologiako enpresa txinatar bat da, esperientzia handikoa eta PV moduluak ijezteko ekipoak, automatizazioak eta ikuskapen bisualeko sistemak diseinatzen eta fabrikatzen diharduena.

Zazpi urtez hainbat proiektutan lankidetzan aritu ondoren, Mondragon Assemblyk QHD Visual Automation Equipment enpresaren kapitalaren %60 eskuratu du. Enpresa Txinako Qinghuangdao hirian dago, eta eguzki-energiaren, kristalaren eta zeramikaren industrietarako automatizazio soluzioak lantzen ditu.

Operazioaren helburua da Mondragon Assembly finkatzea, eguzki panelak egiteko giltza eskurako linea automatikoen hornitzaile global gisa. “Gure Plan Estrategikoaren bide orriaren zati bat da; izan ere, plan estrategikoak bilatzen du aliantza berriak bilatzeko proaktiboak izatea, negozio aukera berriak sortu ahal izateko eta lehiakideen aurrean lehiatzeko dugun abantaila indartu ahal izateko”, adierazi du Iñaki Madinak, Eguzki Negozioko zuzendariak. QHD Visual Automation Equipmenteko zuzendariak, berriz, hau gaineratu du: “aliantza honek aukera emango digu maila globalean soluzio berriak garatzeko, erronka berriei aurre egiteko eta sektorearen etorkizunerako aplikazio berriak diseinatzeko”.

Merkatuko ijezteko makinarik berritzaileena
Bi enpresen arteko lankidetzaren ondorioz sortu da jada eguzki sektorerako berritzailea eta kalitate gorenekoa den proiektu bat. Dagoeneko patentatuta duten soluzio teknologiko bat da, funtsean mintzarik gabe ijezten duena modulu fotovoltaikoak muntatzeko, eta sekulako aurrerapena dena kalitateari, lehiakortasunari eta efizientziari dagokienez. Ijezketa prozesu osoan “mintza” baztertzen denez, eguzki-panelaren kalitatea nabarmen hobetzen da eta, horrez gain, bezeroek nabarmen murriztu ditzakete panelak muntatzeko linearen kostu operatiboak. Gainera, ijezteko makina berri honek edozein modulu fotovoltaikorako balio du, baina Glass-Glass moduluetarako bereziki diseinatuta dago, merkatuko joerekin bat etorriz.

Mondragon Assemblyri buruz. Nazioarteko talde bat da, automatizazio eta mihiztadura soluzioak garatzen espezializatua. Espainiako enpresa nagusia, kooperatiba bat dena, 1977an sortu zen, eta ekoizpen eta mihiztadura teknologien automatizazioaren arloan aitzindarietako bat da. MONDRAGON ASSEMBLY hiru jarduera eremutan banatzen da: Eguzki energia, E-mugikortasuna eta energia biltegiratzea, eta Automatizazioa. Giltza eskurako ekoizpen lineak eta makinak garatzea eta contract manufacturing dira arlo horietako bakoitzean egiten dituen jarduera nagusiak, eta munduko edozein lekutan soluzioak eskaini ditzake bere sei ekoizpen lantegien eta hiru bulego tekniko eta komertzialen bidez. Mondragon Assembly MONDRAGON Corporationeko kidea da, Europako enpresa talderik handienetako bateko kidea, alegia.

QHD Visual Automation Equipment Co., Ltd.-i buruz. Goi teknologiako enpresa txinatar bat da, esperientzia handikoa eta PV moduluak ijezteko ekipoak, automatizazioak eta ikuskapen bisualeko sistemak diseinatzen eta fabrikatzen diharduena. Gaur egun Qinghuangdao hirian (Txina) du egoitza, eta gorabidean dagoen tokiko eragile nagusietako bat da. Enpresak I+G gaitasun handia du eta tokiko bezeroen oinarri ona, batez ere eguzki energia fotovoltaikoaren, beiraren eta zeramikaren sektoreetan.

mondragon-assembly.com

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen