Apirilaren bukaerarako 10 milioi maskara hilero ekoizteko gai izango da Mondragon Taldea. Eskaera espainiar Gobernuak egin du. Mondragon Aseembly holako produktuak egiteko makinak ekoizteko kapaz da.
Beheko testua eta argazkia: TUlankide.
Orain dela astebete baino gehiago Carlos Asuagak (Bexen Medical-eko zuzendari nagusia) eta Luis Mari Imazek (Mondragon Assemblyko zuzendari nagusia) Medikamentuen Espainiako Agentziako zuzendariaren deia jaso zuten, eta hark oso eskaera zehatza egin zien: ahalik eta denbora gutxienean, ahalik eta maskara kirurgiko gehien ekoiztea.
Mondragon Taldeko bi kooperatibak lanean jarri ziren, biek ala biek euren ezagutzatik; Bexen Medical-ek maskara ekoizpenean duen urtetako esperientziatik eta Mondragon Assemblyk horrelako produktuak egiteko gai diren makinak ekoizteko duen ezagutzatik.
Hala, astebete pasatxo, proiektua dagoeneko martxan dago eta helburua ez da edonolakoa: “Apirilaren amaierarako 10 milioi maskara kirurgiko ekoitzi”. Helburuak betez gero, Bexen Medical bilakatuko da maskarak ekoizteko Estatuko lantokirik handiena.
Lanpostuen sorrera
Inbertsioa inportantea izan da eta Bexen Medical-ek enplegua sortzeko aukera izango du.Izan ere, makinak euren gaitasunaren %100ean egoterakoan, hiru lan-txandatan, 20 bat lanpostu sortuko dira.