‘Mondra. Una temporada y tres futbolistas’ liburuaren aurkezpena eta mahai-ingurua egingo dira gaur arratsaldean

0
930

Kulturaten Josemari Velez de Mendizabalek eta Jose Ignazio Zaitegik egindako lana aurkeztuko dute. Ekitaldi berean, mahai-ingurua egingo da ondoko lagunekin: Jesus Aranbarri, Javier Larrauri, Cristian Levis eta Ander Romero.

Beheko argazkia: Noticias de Gipuzkoa / Goikoa: Liburutik.

Jose Ignazio Zaitegi eta Josemari Velez de Mendizabal arrasatearrek ‘Mondra. Una temporada y tres futbolistas’ liburua egin dute.

Liburua batez ere Mondrako hiru jokalari ohiren ingurukoa da: Jon Sagasta (Real Sociedaden jokatu zuena), Jesus Aranbarri (Real Sociedad) eta Javier Larrauri (Real Madrilen jokatu zuena).

Liburua duela hilabete batzuk aurkeztekoa zuten jendaurrean, baina pandemiaren ondorioz aurkezpena atzeratu behar izan zuten. Azkenean aurkezpena gaur, osteguna, egingo da.

Ekitaldi honen harira, Josemari Velez de Mendezabali eta Jose Ignazio Zaitegiri bururatu zitzaien, hiru futbolari ohien presentzia, Mondrarekin ekimen bat antolatzeko.

Horrela, Mondraren futbol koordinatzailearekin, Ander Romerorekin, erabaki zuten mahai-inguru bat antolatzea, ondoko izenburua duena: ‘Balioak futbolean. Mondraren kasuari aplikatuak’. Velez de Mendizabalek eta Zaitegik ondorengoa adierazi dute:

“Garaiak aldatu egiten dira eta futbola ere bai. Duela hamarkada batzuk taldeetan nagusitu eta baloratu zena ez da gaur egun aplikagarria, soziologia ez baita berdina”.

“Futbol modernoak, eragin handiko hedabideek lagunduta, klub xumeek iristeko zailak diren parametroen arabera egiten dute aurrera. Duela hirurogei urte igande arratsaldean genuen itxaropena jarrita, Iturripera joateko. Gure herriko futbolariak miresten genituen … nahiz eta Zahorren pegatinak ere bildu. Gaur egun telebistak urteko ia egun guztietan ekartzen du futbola gure etxeetara. Haurrek baloien pertsonaien bizitzaren izena eta nondik norakoak ezagutzen dituzte … baina inoiz ez dira Mojategin egon”.

“Testuinguru horretan erantzuten zailak diren galderak egiten dizkiogu gure buruari. Munduko joeraren aurka joan ezin izana … Merezi al du borrokatu futbol apala egungo gizartearen kontsumo ezaugarrietara egokitzeko? Lortuko al dugu zerbait?”.

“Saiatu gabe ez dago irtenbiderik. Beraz, hausnartu dezagun apur bat, formula estandarrik ez dagoela jakinda. Ahaleginak etengabea izan behar du, arrakastarako bermerik gabe. Lehiaketa handiko, ertaineko eta apaleko futbolean gertatzen den moduan: gehienetan emaitzak ez die enpresari jarritako itxaropen edo ilusioei jarraitzen”.

Mahai-ingurua gazteleraz izango da, eta Arrasateko futbol zale guztiei dago irekita. Mahai-inguruan parte hartuko dute:

  • Jesus Aranbarri (Mondra eta Real Sociedaden futbolari ohia)
  • Javier Larrauri (Mondra eta Real Madriden futbolari ohia)
  • Cristian Levis (Mondraren entrenatzailea)
  • Ander Romero (Mondraren futbol koordinatzailea)
  • Moderatzailea: Josemari Velez de Mendizabal

Ekitaldia (aurkezpena eta mahai-ingurua) irailaren 30ean izango da, datorren ostegunean beraz, arratsaldeko 19:00etan Kulturateko areto nagusian.

Aipatzekoa da ere Mondrak Sagasta, Larrauri eta Aranbarri Mojategin hartuko dituela egun horretan, arratsaldez.

Erlazionatutako albistea:
Goi mailako 3 futbolari arrasatearrez (Sagasta, Larrauri, Aranbarri) lana egin dute Velez de Mendizabal eta Zaitegik
2020ko abenduaren 1ean argitaratutako albistea

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen