Bergararrak lehen zatian aurreratu dira, eta Mondrak gol aukerak sortu dituen arren, ezin izan ditu gauzatu.
Mondrak eta Bergarak atzeratutako partidua jokatu dute gaur eguerdian Mojategin, eguraldia lagun, eta Bergaratik hainbat zaletu etorrita.

Cristian Levis entrenatzaileak ondorengo hamaikakoa zelairatu du partiduari ekiteko: Gaizka, Aitzol, Aritz A., Marco, Danel, Jokin Mujika, Iñigo, Valle, Arripu, Arizaga eta Josu A.
Bergara markagailuan aurreratu da baina etxeko taldeak gol aukerak egin ditu, horietako batzuk lehen zatiaren amaieran, baina baloia sareratu barik.

Bigarren zatian Cristianek zenbait aldaketa egin ditu, eta taldeak gorantz egin du, batez ere norgehiagokaren azken minutuetan.

Mondraren jaurtiketa batek zutoinean jo du, Danel Menaren jaurtiketa bat gutxigatik kanpora joan da eta gure taldearen beste aukerak ez dira gauzatu.
Beraz, azken emaitza Mondrak 0 Bergarak 1. Talde zuri-morea sailkapeneko seigarren postuan dago momentuz eta 16. jardunaldian Ordizian jokatuko du. Animo Mondra!