Mondra otsailaren 20an itzuliko da lehiaketara

0
224
Santxo

Gipuzkoako Futbol Federazioak, klubekin adostuta, 2020-2021 Ohorezko Erregional Mailari berrekitea adostu du. Urriaren 18an bertan behera geratu zen, osasun egoeraren ondorioz, jardunaldi bakarra jokatu ondoren. Mondrak txapelketa jokatuko duten Debagoieneko hiru taldeetako bat izango da, Bergararekin eta UDArekin batera. Aloña mendik galdutzat eman du denboraldia.

Datarik ez dagoenez, federazioak lehiaketa sistema aldatu du. Erregional Ohorezko Mailako Liga txapelketa 19 taldek jokatuko dute, bi multzotan banatuta. Bi fasetan jokatuko da: lehena puntuka, itzuli bakarrera (9 jardunaldi), eta bigarrena kanporaketen bidez, multzo bakoitzeko lehen laurak sailkatuko direlarik. Txapeldunak Bizkaiko eta Arabako txapeldunen aurka jokatuko du, Hirugarren Mailara igotzeko.

Taldeak eta partiduak

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen